Ia bost urtez haur musikan buru-belarri aritu ondoren, "Lagun batek esan dit" izenburuko helduentzako diskoa publikatuko du Jabier Muguruzak, Iñaki Irazu poetaren omenez. Diskoa, martxoaren 5ean izango da kalean, eta horrez gain, hiruzpalau kontzertu ere emango dituzte, lana zuzenean ezagutarazteko. Grabaketaren making of-a: https://www.youtube.com/watch?v=ShWFKHTUp-M |