Arima urtzeko moduko disko bat (Luis Hidalgo, El Pais)
Jabier Muguruza da, beharbada, estatuko gaur egungo kantautorerik hoberena (Jordi Bianciotto, El Periodico de Cataluña) Disko honetan bete egiten da “Txikia, handia da” filosofia. (Iñaki Zarata, Diario Vasco) Jabier Muguruzak sentimenduz jositako kantuak eskaintzen dizkigu. (Andoni Alonso, El Mundo) Modu honetara bakarrik idatzi daiteke egungo diskorik onenetako bat (Nando Cruz, Rock de Lux) Estatuko egile-kantagintzan nortasun sendo eta distiratsuenetakoa erakutsi duen artista baten lana. (Jordi Turtos, Efe Eme) Disko bat, entzun ahala, gero eta zoriontsuago bilakatuko gaituena. (Pablo Cabeza, Egin) Patxadan gozatzeko lana (Santi Etxeberria, Diario de Navarra) Diskaz diska Jabierren musika ondu egiten da eta, Les Mecaniciens desegin geroztik, bakarkako fruitu hau da orain arteko gozoena. (Beñardo Goietxe, El Tubo aldizkaria) Azkenean Jabier Muguruzaren lan berria. Eta azkenean diot zeren irrikitan geunden musika horixe entzuteko. Garai hauetan hain artista gutxik sortzen ahal duten musika sentibera eta intimista, alegia. (Miguel Amoros, Batonga aldizkarian) Ezin ederragoa Jabier Muguruzaren diskoa. Sentiberatasunaren gauzatze hutsa. (Carlos Marcos, El Pais de las Tentaciones) Disko bikain honen osagarri guztiek, txikia handi bihurtzen dute, eta kalitate izugarria erantsi nortasun handiko lan bati. (Ander Intxausti, World Music aldizkarian) Sentibera eta zentzudun, Jabierrek jarraitzen du arakatzen, ironiaz eta samurtasunez, bere pop jazzeroaren muin lirikoa.(Gregorio García Maestro, La Razón) Jabier Muguruzak berriz ere oparitzen digu bere sentsibilitate instrospektiboa, pop eta jazzaren arteko irudimenezko esparru horretan. (Andrés Portero, Deia) Disko honekin, mundu ezezagunak barneratzen ditugu berriro, eta sentimenduen mapak jartzen dira berriz ere mahai gainean (Joseba Martin, Euskaldunon Egunkaria) Beste etapa nagusia bidaia honetan, aurrera egin ahala gero eta interes gehiago erakusten duen bidaian. Noruntz? Barru aldera, jakina. (Miguel Martinez, Rock de Lux) Jabier Muguruzaren, emozioen alkimista bikain honen, lana aurreko lan eder guztiak hobetu ditu. Jabierrek oso altu jarri du listoia, eta, beste behin ere, gainditu egiten du. Luxua. (Javier Losilla, Periodico de Aragón) Jabier Muguruzaren lan hau, maitasun aitorpen bat da. Eta nahitanahiez suertatzen zara liluratuta. (Colette Larraburu, La Semaine Du Pays Basque) Eta jakitun zara udazkeneko arratsaldeak etorriko direla; dakizun bezalaxe pop eta rockeko milaka kantuen artean Jabier Muguruzaren beste disko bat ere etorriko dela, hain desberdina, modetatik hain urrun. (Pablo Cabeza, Zazpika aldizkarian) Jabier Muguruza konsumatu egiten da hemen fintasun infinituko kantautore gisa (Nando Cruz, El Periódico de Cataluña) Zoragarria Jabier Muguruzak Lugaritzen eskainitako kontzertua. (Jose M. Perez Rey, Diario Vasco) Edozein dela euskal kantautore honek ikutzen duen gaia, sentimenduen muinerainoko bidaia bihurtzen da. (Ramon Surio, La Vanguardia) L´Espai antzokia magiaz gainezka Jabier Muguruzaren emanaldian (Bernardo Gutierrez, Escenarios) Euskal Herriko kantautore iradokitzaile eta finenetako bat (Joaquin Carbonell, Periodico de Aragon) Mesedez, ez ezazue galdu. (Pere Pons, Avui) Cova del Drac berrituaren arduradunek kantuari ireki nahi izan zizkioten ateak eta apostua egin zuten egungo euskal musikaren ahots pertsonalenetako baten alde: Jabier Muguruza, eta asmatu egin zuten bete-betean. (Miquel Jurado, El País) Egile kantagintzaren berritzaile honek, Katalunian merkatu berri bat irekitzea lortu du, non sarritan kantatzeaz gain, publiko fidel batez inguratu den. (Ferran Amado, Enderrock aldizkarian) Emozio sakonetako kantautorea, Jabier Muguruzak hizkera propiala lortzen du, poesiaz jositako testuetatik abiatu, eta jazz eta pop zertzeladek argituta. (Ana Maria Davila, El Mundo) Gure eszenako crooner-rik egokituena da Jabier Muguruza, isiltasunez abesten du, bihotza eskuan duela. (Pedro Elías Igartua, Gara) Jabier da, Laboa, Lertxundi eta Ordorikarekin batera, gaur egungo euskal kantagintzaren funtsezko laugarren pretsonaia. (Oriol Torras, Regió) Sentiberatasuna parrastaka (Oscar Cubillo, El Correo) Harlem aretoan Jabierrek bere benetako neurria eman zuen. Txundigarria. (Luis Hidalgo, El Pais) Euskal kantautorearen sentiberatasun dotorea izango da gaur protagonista intimoa Madrilgo Suristanen (Fernando Iñiguez, El País) Arriaga antzokian Jabierrek soinuzko laztanak eskaini zizkigun egia borobilen zaplastekoak konpensatzeko. (Aitzol San Sebastian, El Mundo) Egia da Jabier Muguruza entzuteko bestelako sentiberatasuna behar dela; lurralde horretan sortzen baita artistaren eta entzuleen arteko enpatia (Joseba Martin, Berria) Boza argia (Fernando Neira, El país) Jabier Muguruzak zabaldu egin zuen bere sentsibilitate itzela (Pamela Navarrete, Diari de Terrassa) |